Lehia desleiala

Bidegabeko lehia edo lehia desleiala (konpetentzia edo konkurrentzia desleiala ere deitua) enpresek merkatuan zintzo eta garbi jokatzen ez dutenean, azpikeriaz alegia, gertatzen den egoera da, kontsumitzailearen jokabidea manipulatuz. Lehia desleialeko jokabideak dira, besteak beste, informazio nahasi eta engainagarria ematea, lehiakideen produktu eta zerbitzuen ospea zikintzea, kontsumitzaileak nahasteko lehiakideen eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen oso antzekoak merkaturatzea, lehiakideen bezeroak lehiakideekin dituzten kontratu eta hitzarmenak kolokan jartzera bultzatzea eta kostutik beherako prezio harrapatzaileak jartzea, lehiakideak merkatutik kanporatzeko. Herrialde gehienetan, lehia desleialaren aurkako araudia dago, jokabide desleialak zigortuz, gehienetan isunen bitartez.