Bigarren mailako merkatua, bigarren merkatua edo merkatu sekundarioa, behin jaulkita finantza aktiboak negoziatu eta elkartrukatzen diren merkatua da. Nolabait esateko, bigarren mailako merkatua finantza aktiboen bigarren (eta hirugarren, ...) eskuko merkatua da. Merkatu horietan aktiboek kotizazio bat jasotzen dute, aktiboaren tituluaren nominalarekin bat ez datorrena orokorrean. Bigarren mailako merkatuaren adibide garbiena burtsa da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mercado secundario.
Loturiko artikuluak
Merkatu-botereaEkonomian, enpresa baten merkatu-boterea merkatuak berak erabakitako prezioak jartzeko duen ahalmena da. Monopolioa da enpresa bati merkatu-boterea handiena ematen dion merkatu-egitura. Konkurrentzia askean enpresek ez dute batere merkatu-botererik.…
Merkatua (definizioa eta merkatu-motak)Merkatua bi eragile ekonomikoen artean trukatze bat gertatzen den edonolako eremua da, non ondasun eta zerbitzuen eskaerak eta eskaintzak biltzen diren, haiei azkenean prezio bat jartzeko. Ekonomia neoklasikoan,…
Bigarren etxebizitzaBigarren etxebizitza edo bigarren bizitetxea aisialdirako erabiltzen den etxebizitza da, bizitetxe nagusiaz gainera, bereziki asteburu eta oporraldietan okupatzen dena. Bigarren etxebizitzak ugariak diren eskualdeetan, etxebizitza prezioaren igoera orokorra…