Bigarren sektorea edo bigarren mailako sektorea lehengaietatik eta bitarteko produktuetatik produktu bukatuak (kontsumo-ondasunak nahiz ekipo-ondasunak) nahiz beste bitarteko produktuak ekoizten dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da. Zehatzago jarduera hauek biltzen ditu: industria edo manufakturak, eraikuntza eta energiaren ekoizpena.
Bigarren sektoreko jardueretan, lan indarra eta kapital finkoa modu intentsiboan erabiltzen dira beste sektorren aldean, eta horri esker sektoreko produktibitatea erlatiboki handia da. Hori dela eta, industrializazio-prozesuetan bigarren sektoreak hartutako pisu handiak herrialde askoren garapen ekonomikoa bideratu du. XX. mendearen azken hamarkadetan ordea, bigarren sektoreak pisua galdu du hirugarren sektorearen mesedetan, desindustrializazioaren ondorioz eta tertziarizazio prozesuaren bitartez.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hirugarren sektorea (zerbitzu sektorea)Hirugarren sektorea edo zerbitzu sektorea partikularrei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, ondasun materialak ekoitzi gabe partikular eta enpresen beharrak asetzen dituztenak. Merkataritza, hezkuntza ,osasuna,…
Ekipo-ondasunak (inbertsio-ondasunak, kapital-ondasunak)Ekipo-ondasunak, inbertsio-ondasunak edo kapital-ondasunak beste ondasunak ekoizteko erabiltzen diren ondasun iraunkorrak dira, hala nola makineria eta ibilgailu indutrialak. Ekoizpen-faktore bat da, eta horien artean kapital fisikoaren ataletako bat.…
TertziarizazioaEz nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin. Tertziarizazioa ekonomia batean hirugarren sektore edo zerbitzuen sektoreak beste sektore ekonomiko ekonomikoen aldean pisu handiagoa hartzen dueneko prozesua da, enpleguaren egiturari buruzkoa. Bereziki bigarren…