Bikameralismoa

Bikameralismoa, bikameralitatea edo ganbera-bitasuna botere legegilea bi ganbera, kamara edo batzarren artean (Kamara Altua eta Kamara Baxua, edo Senatua eta Kongresua deituak) banatzen deneko sistema politikoa da. Tradizionalki, Kamara Altua estamentu pribilegiatuak ordezkatzen dituen kamara da, eta Kamara Baxua herria ordezkatzen duena, baina egun hasierako esanahi hori galdu eta bi kamerek herritarren ordezkaritza jasotzen duten, Kamara Altuan eskualde, erregio edo komunitateen araberako ordezkaritza berezia jaso ohi den bitartean (probintziak Espainiako Senatuan, kantoiak Suitzan, ...). Bikameralismoan, lege berriak plazaratu eta indarrean jartzeko bi kameren adostasuna edo gehiengoa behar da. Modu horretan, botereen arteko oreka bilatzen da, arestian esan bezala herritarren zuzeneko ordekaritzaren eta lurraldeko ordezkarien artean, legegintza helduago eta hausnartuagoa, eta beraz legimitatea handiagokoa lortze aldera.

Historian, Inglaterran aurkitzen lehenengo sistema kamerala, non Komunen Ganbera eta Lorden Ganbera bereizten ziren, Lorden Ganberan kleroa eta noblezia biltzen zirelarik. Bikameralismo modernmoa Ameriketako Estatu Batuen sorrerarekin batera sortu zen, eta hortik munduko herrialde demokratiko gehienetara zabaldu da. Dena den, bikameralismoa bereziki federalismoan oinarritutako estatuetan garatu da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, bicameralism; gaztelaniaz, bicameralismo.