Bioetika ikerketa biologikoaren eta medikuntza praktikaren ondorio etikoak aztertzen dituen arloa da. Terminoak adierazten duen bezala bizitza (bios), gizakiarena eta beste izakin bizidunena, zein etika bateratzen ditu, eta V.R Potter medikuak baliatu zuen 1971 urtean lehen aldiz adiera horrekin, Bioethics: Bridge to the Future bere lanean. Bioetikaren helburua biologian eta medikuntzan sor daitezkeen galdera, dilema eta eztabaidei erantzun etikoa ematea da, XX. mendearen bukaeratik arlo horietan izandako aurrerapenen ondorioz, bizitzaren luzapenari (Zilegi al da bizitza artifizialki luzatea?), ugalketari (Zerk definitzen du amatasuna?) eta genetikari (Bidezkoa al da manipulazio genetikoa?) buruz bereziki.
Loturiko artikuluak
BertuteakBertuteak pertsona baten izaeraren ezaugarri bikainak eta miragarriak dira, jokabide zuzen eta fina burutzera bultzatzen dutenak, moralaren nahiz adimenaren aldetik. Antzinako Greziako filosofian eta grezieraz, arete deitzen zitzaion. Bertutearen…
UtilitarismoaUtilitarismoa ekintza etikoa gizabanako gehienentzat utilitate edo zorion gehien sortzen duen hura da. Teoria etiko kontsekuentzialista da, ekintzen eta erabakien ondorioetan oinarritzen direnez horren balorazioa egiteko. XVIII. mendean Jeremy Bentham-en…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek utopikoak direla esaten…