Biraketa antropologikoa

Biraketa antropologikoa Antzinako Greziako filosofian K.a. V. mendean izandako paradigma aldaketa izan zen, filosofo presokratikoek physis edo naturaren inguruan landutako gaiak baztertu eta gizakia bilakatu zenean hausnarketa filosofikoaren aztergai, bereziki etika, politika eta epistemologiari buruz. Sokrates hartzne da biraketa antropologikoa zabaldu zuen filosofo nagusitzat, Platonengan eta ondorengo filosofian izan zuen eraginagatik. Protagoras sofistaren Homo mensura edo Homo omnium rerum mensura est (Gizakia gauza guztien neurria da) leloa ere garai berri horren adierazgarria da. Delfosko Apoloren tenpluan idatzirik zegoen Zure burua ezagutu leloa ere aipatu ohi da ikuspuntu filosofikoaren aldaketaren erakusgarri moduan.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, giro antropológico.

Erreferentziak

  • http://www.filosofos.net/temas/tema_48/tema_48_3.htm