Biraketa linguistikoa

Biraketa linguistikoa edo biratze linguistikoa XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran hausnarketa filosofikoan izandako ikuspuntuaren aldaketa izan zen, Descartes-en cogito ergo sum-etik nagusitu zen kontzientziaren ikuspuntua baztertuz eta filosofiaren gai nagusitzat hizkuntzaren gaia hartuz. Biraketa linguistikoa filosofia analitikoari esker gauzatu zen bereziki, hizkuntzaren analisi semantikoa ardatz, kontsiderazio psikologiko, pragmatiko eta ontologikoak alde batera utziz. Biraketa linguistikoa Gottlob Frege (1848-1925) eta Bertrand Russell (1872-1970) filosofoekin abiarazi zen eta Ludwig Wittgenstein-ek (1889-1951) burutu zuen, bere Tractatus lanarekin. Gerora, Alfred Jules Ayer (1910-1989), Rudolf Carnap (1881-1970), Gustav Bergman (1906-1987) eta Moritz Schlickek (1882-1936) eman zioten jarraipena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, linguistic turn.