Kontabilitatean, birjarpen-kostua aktiboko ondasun bat ordezteko ordaindu beharreko eskuratze-kostua da, aktibo hori bere erabilgarritasuna agortu duenean. Bereziki, amortizazioa kalkulatzeko irizpideak zehazterakoan erabiltzen da, amortizazioa kostu historikoaren gainean zein birjarpen-kostuaren gainean egin daitekeelako. 2007ko Espainiako Kontabilitate Planaren arabera, kostu historikoa izan behar da horretarako irizpidea, baina kostuen kontabilitatean birjarpen-kostua har daiteke irizpidetzat, kontabilitate hori legez arautua ez dagoenez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, replacement cost; gazteleraz, coste de reposición.
Loturiko artikuluak
Eskuratze-kostuaAktibo baten eskuratze-kostua edo eskuratze-prezioa erosketa-prezioa gehi aktibo hori eskura izan arte sortutako kostuen batura (aktibo horren garraioa, instalazioa, zergak eta erosketarekin batera beharrezko guztien gastuak). Kostu-prezioa eta kostu…
Bizitzaren kostuaEkonomian, bizitzaren kostua kontsumitzaile batek bere asebetetze maila atxikitzeko gastatu behar duen dirua da. Orokorrean, inflazioarekin batera gehitu eta Kontsumorako Prezioen Indizearen bitartez neurtzen da. Bizitzaren kostuaren inguruko…
Hondar balioaHondar balioa aktibo batek bere bizitza erabilgarriaren bukaeran duen balioa da, orduan enpresarentzat baliagarria ez den arren, hura salduta eskuratu daitekeen diru zenbatekoa. Bereziki enpresak bizitza erabilgarri osoan…