Birkokapenak (birkolokazioak)

Giza baliabideen kudeaketan, birkokapenak edo birkolokazioak enpresa batean egindako berregituraketak direla eta, langileari eskaini egiten zaion lantoki edo lanpostu berriak dira. Bi motako birkokapenak bereizten dira: barne birkokapenak, enpresak langileari lanpostu edo lantoki berria eskaintzen zaionean (ikus, mugikortasun funtzionala eta mugikortasun geografikoa), eta kanpo birkokapenak, enpresak beste enpresa batean lan egiteko proposamena bideratzen duenean. Kanpo birkokapen-planak derrigorrez eskaini behar ditu enpresak langileen kaleratzeak kolektiboak direnean eta langile kopuru batetik gorakoak direnean, geienetan birkokapen-agentzia direlakoen bitartez.