Birlokalizazioa

XX. mendearen bukaeratik Mendebaldeko herrialdeetan industria-enpresen deslokalizazio fenomeno nabarmena izan zen, bereziki Txinara. Hango lan-kostu merkeek ezinbesteko egiten zuten han ekoiztea, lantegiak hara eramatea, enpresak lehiakorrak izango baziren. XXI. mendearen bigarren erdialdetik ordea, Txinako garapen ekonomikoak hango lan-kostuak igoarazi eta hara joandako enpresen hakzunde-ereduak kolokan jarri zuen. Kasu askotan enpresek lan-kostu merkeko beste herrialde batzuetara aldatu eta beste batzuetan jatorriko herrialdera itzuli zen. Lantegien aldatze eta itzulera-fenemoni horri birlokalizazioa deitu zaio, eta deslokalizazioaren alderantzizko fenomenoa dela esan daiteke.