Soziologian, bisibilizazioa ordurarte azaleratu gabeko problematika sozial bat azalera ekarri eta gizarteratzeko egiten den prozesua da, problematika horri heldu nahian, hala nola injustizien biktima ezkutuak, gizatalde batzuek pairatzen duten diskriminazioa eta bestelako desberdintasun sozialak orokorrean. Terminoa gizatalde edo kolektibo osoei ere aplikatzen zaie, kolektibo horien lana zein lorpenak plazaratu eta publikoki balioetsi aldera, haiek behar bezala aintzat hartzen ez direnean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, visibilization; gaztelaniaz, visibilización.
Loturiko artikuluak
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…