Bitalismo filosofikoa

Agian, bitalismo zientifikoa bilatzen ari zinen.

Filosofian, bitalismoa filosofiaren ardatz eta elementu nagusitzat bizitza hartzen duen teoria filosofikoen multzoa. Alde batetik, ezagutzari buruzko teoria dela esan daiteke, arrazionalismoaren aurkakoa, arrazoiak abstrakziora eta azkenean errealitatetik kanpora garamatzalako; ildo horretatik, intuizioak bultzatzen du, intuizioa baita bizitzaren esperientzia osatzeko darabilgun tresna nagusia. Teoria morala ere bada, balio tradizionalak baztertu eta balore grinatusak eta oldarkorrak, dionisiakoak, balio apolineoen aurkakoak, bultzatzen ditu. Bitalismo filosofikoaren ordezkari nagusia Nietzsche izan zen baina bste filosofo batzuk ere agertu ziren jarrera horren alde, hala nola Ortega y Gasset, bere arraziobitalismoarekin.