Bitarteko kontsumoa

Bitarteko kontsumoa ekoizpen prozesu batean erabili eta xahutu egiten diren gai, osagai eta produktuak dira, intsumoak alegia, kapital finkoaren kontsumoa baztertuz betiere. Barne produktu gordina eragile ekonomiko guztien gastuak gehituz kalkulatzen denean, bitarteko kontsumoak baztertu egin behar dira, bikoizketak saihesteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, intermediate consumption; gaztelaniaz, consumo intermedio.