Bizi-agiria pertsona fisiko bat bizirik dagoela ziurtatzen duen agiri ofiziala da. Erregistro Zibilek eta Udalek, erroldan ikusita, ematen dute. Pentsioak eta bestelako prestazioak kobratzen jarraitzeko beharrezko agiria izaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, fe de vida.
Loturiko artikuluak
Bizi-itxaropenaBizi-itxaropena herrialde edo eskualde bateko pertsona batek biziko den urte kopuruaren estimazioa da, batezbesteko baten bitartez kalkulatua adin bakoitzean hiltzeko probabilitateetan oinarrituz, eta probabilitate horiek etorkizunean mantenduko direla…
Produktuaren bizi-zikloaProduktuaren bizi-zikloa denboran zehar produktu baten salmenta eta mozkinen bilakaera zehazten duen eredu bat da, garatzen hasten denetik haren gainbeherara arte, tartean hazkunde-aldia eta helduaro edo lautada-aldia bereiziz.…
Intromisioa edo intrusioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, intromisioa edo intrusioa beste baten intimitatean eta bizitza pribatuan sartzea da, haren edo justiziaren baimenik gabe; bestela esanda, intimitatearen eta ohorearen urraketa dakarren ekintza da. Hala nola,…