Biziraupen-nekazaritza

Biziraupen-nekazaritza edo biziraupen-laborantza nekazariek (laborariek) eta horien familiek gehienbat beraien elikadurarako (autokontsumorako alegia), eta soberakin eskas batekin, lantzen duten nekazaritza mota da. Historian herri xehearen nekazaritza.mota nagusia da, eta egun ere munduko hainbat tokitan nekazaritza-mota nagusia da, bereziki Afrika eta Asiako herrialde askotan. Biziraupen-nekazaritzaren ezaugarri nagusiak lan-indarraren erabilera intentsiboa da (lan gehiena eskuz egiten da), teknika tradizionalekin, eta lur sail txikietan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, subsistence agriculture; gaztelaniaz, agricultura de subsistencia.