Bizitzaren kostua

Ekonomian, bizitzaren kostua kontsumitzaile batek bere asebetetze maila atxikitzeko gastatu behar duen dirua da. Orokorrean, inflazioarekin batera gehitu eta Kontsumorako Prezioen Indizearen bitartez neurtzen da. Bizitzaren kostuaren inguruko teoria ekonomikoa Könus errusiar ekonomilariak garatu zuen 1920ko hamarkadan, bizitzaren kostua prezio utilitatea edo asebetetze maila jakin baterako erosi beharreko ondasunen kopuruak zehaztu egiten dituen problema moduan, ordaindu beharreko prezio totala minimotuz. Kontsumorako Prezioen Indizea eta erabili ohi diren beste prezio indizeak problema teoriko konplexu horren soluziorako hurbilketak lirateke. Problema horren azterketan nabarmendu den beste ekonomilari bat Robert A. Pollak izan da.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Bizitzaren kostua"; Gizapedian, iraila 4, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/bizitzaren-kostua/.