Biztanle dentsitatea

Biztanle dentsitatea erreferentziazko eremu batean (hiri, eskualde edo herrialdea) lurraren azalerako unitate bakoitzeko dagoen biztanleria da, biztanleria lurraldean no banatzen den aztertzeko erabiltzen dena. Adibidez, 500.000 km karratuko nazio batean 40.000.000 biztanle bizi badira, km karratuko 40.000.000/500.000=80 biztanle/km karratu da. Ohartarazi behar da eremu handi bateko biztanle dentsitateak gorabehera handiak ezkutatu ditzakeela bere baitan, biztanleria eremu gutxi batzuetan bilduta dagoenean. Beraz, biztanle dentsitatea kalkulatzen denean biztanleria eremuan uniformeki banatzen dela irizten da inplizituki. Horregatik, erreferentziazko eremuaren aukeraketa funtsezkoa da biztanleriaren banaketa modu zuzenean aztertzeko: handiegia bada, bere baitan gorabehera handiak ezkutatu ditzake, baino txikiegia bada informazio bilketa zailagoa da.