Biztanleria (ekonomikoki) inaktiboa edo biztanleria ez-aktiboa lan-merkatuan ez dauden pertsonak dira, zehazki lan egin nahi ez izateagatik edo lan egin ezin izateagatik lanik egiten ez duten 16 urtetik gorako pertsonak, hala nola ikasleak, pentsiodunak (pentsioa kobratuta lanik ezin delako egin orokorrean), ezinduak, boluntarioak, etxeko lanetan baino ibiltzen ez direnak eta lan erregistraturik egin nahi ez dutenak.
Biztanleria inaktiboak eta biztanleria aktiboak lan egiteko adinekoen biztanleria osatzen dute.
Loturiko artikuluak
Biztanleria aktiboaBiztanleria aktiboa edo populazio aktiboa (biztanleria edo populazio ekonomikoki aktiboa ere deitua) legeztatutako lanpostu batean jarduten pertsonek (biztanleria okupatua) eta lan bila dabiltzan pertsonek osatzen duten biztanleria da,…
Biztanleria okupatuaBiztanleria okupatua lanean dagoen biztanleria erregistratua da, modu erregulatuan, beste baten kontura edo bere kabuz (langile autonomoak alegia), eta enpresa familiar batean dihardutenak. Biztanleria okupatuan sartzen dira baita…
Jarduera-tasa (aktibotasun-tasa)Makroekonomian, jarduera-tasa edo aktibotasun-tasa biztanleria aktiboaren (lan egiten dutenak gehi lan bila dabiltzanak) eta lan egiteko adina duen (gehienetan 16 urtetik gora) biztanleriaren arteko zatiketa da. Adibidez, herrialde…