Biztanleria okupatua

Biztanleria okupatua lanean dagoen biztanleria erregistratua da, modu erregulatuan, beste baten kontura edo bere kabuz (langile autonomoak alegia), eta enpresa familiar batean dihardutenak. Biztanleria okupatuan sartzen dira baita ere gaixo, oporretan edo aldi baterako denbora batez lanean ez dauden baina lanpostu batera itzultzekoak diren pertsonak.

Biztanleria okupatua gehi lan bila aktiboki ari diren pertsonen multzoa biztanleria aktiboa da.