Biztanleria-piramideak

Biztanleria-piramideaadin-sexu piramidea edo adin-piramidea herrialde edo eskualde batean gizon eta emakumeen kopuruak adin (0, 1, 2, ...., 99, 100 urte, ...) edo adin-tarte desberdinetan (0-4 urte, 5-9 urte, ..., 95-99 urte, ...; gehienetan) jasotzen dituen demografia-diagrama da, ardatz bertiklaean ezartzen diren adinetarako kopuru horien adinako barra horizontalak erabiliz alde banatara bi sexuetarako . Piramide izenak diagramak erakutsi ohi duen formari egiten dio erreferentzia, adin txikietarako kopuru handiak, piramidearen oinarrian, eta adin handiagoetarako orokorrean kopuru txikiagoak, adinak aurrera egin ahala heriotzak direla kausa, kopuruak murrizten doazelako.

Piramideen bitartez eskualdearen iragan, egungo egoera eta etorkizun demografikoa azter daiteke. Adibidez, adin-tarte batean ikus daitezkeen ebakiak edo hutsuneak, iraganean izandako gerra edo bestelako kalamidadearen aztarna izan daiteke; adibidez, 60 urteko jendearen inguruko ebakiak duela 60 urteko gerra bat utz dezake agerian, gerretan jaiotze-tasa txikiagoa baita. Halaber, biztanleriaren etorkizuna aurresateko ere erabil daitezke; adibidez, oinarri estuko eta gailur zabaleko piramideek biztanleria zaharra adierazten dute, epe luzera gutxitzeko joera izango duena.