Hazkunde begetatiboa (berezko hazkundea, hazkunde naturala)

Demografian, biztanleriaren hazkunde begetatiboa, berezko hazkundea edo hazkunde naturala eskualde bateko jaiotza kopurua ken heriotza kopurua da. Migrazio-saldoarekin gehituz (immigrazioa ken emigrazioa), biztanleariarenren hazkunde erreal edo osoa ematen du. Jaiotza kopurua heriotza kopurua baino handiagoa bada, berezko hazkundea positiboa dela esaten da, eta heriotzak jaiotzak baino gehiago direnean, negatiboa.

Hiztegia: ingelesez, natural increase; gaztelaniaz, crecimiento vegetativo, crecimiento natural.