Biztanleriaren zahartzea

Biztanleriaren zahartzea, populazioaren zahartzea edo zahartze demografikoa populazio baten batez besteko adina eta bizi itxaropena adin altuetara gehitzen dituen prozesu demografikoa da. Hiru faktore hauen baterako eraginez gertatzen da: ugalkortasunaren jaitsiera, belaunaldi gazteenen murriztea dakarrena, hilkortasunaren jaitsiera (ikus, trantsizio epidemiologikoa), zaharrak diren belaunaldien gehitzea dakarrena, eta emigrazioa, bereziki belaunaldi gazteen aldetik. Bereziki XX. mendearen bukaeratik Europako Mendebaldeko herrialde eta eskualde batzuetan gertatzen den fenomenoa da. Biztanleriaren zahartzearen ondorio sozialak larriak izan daitezke: pentsio-sistemen bideragarritasuna kolokan jartzen du eta gastu soziala, agureei laguntzeko, gehitu egiten da nabarmen; aldi berean, eta garrantzitsuena izan daitekeena, biztanleria zahar baten dinamismo ekonomiko orokorra apala izaten da.

Biztanleriaren zahartzearen fenomenoa biztanleria-piramideetan antzematen da: biztanleria zahartzen doan heinean, piramidearen oinarria estutzen doa, eta horren gailurra zabaltzen.

Ikus, gainera