Blogak

Bloga (weblog hitzaren laburtzapena) Interneten argitaratzen den egunerokoa da, gehienetan pertsonala baina korporatiboa ere izan daitekeena, aldiroko (ez derrigor eguneroko) post edo sarrerekin, publikoak horien jarraipena egin dezan. Blog batean lantzen diren gaiak denetarikoak izan daitezke, baina gehienetan gogoeta pertsonalak izaten dira, gai jakin baten inguruan (ekonomia, politika, dekorazioa, literatura edo, norberaren bizimodua), maiz albisteekin eta gaurkotasunarekin loturik. Halaber, ohikoa da blogetan irakurtzaileek sarrerei egin nahi zaizkion iruzkinak plazaratu ahal izatea, sarrera bakoitzaren ondoren agertzen direnak. Sarrerak ordena kronologikoan daude ordenaturik gehienetan, berrienetik hasita, eta haiek errazago bilatzeko tag, etiketak edo hitz-gakoak jartzen zaizkie, bertako bilaketa-koadro batean jarrita etiketa horiek dituzten sarrerak azal daitezen. Blog bat idazteko aukera ematen duten zerbitzuak daude Internet-en, doan askotan; blogak webgune propioetan ere era daitezke, horretarako software egokia erabiliz.