Bloke beltzak

Bloke beltza (black bloc)antiglobalizazio eta beste borroka antisistemen manifestazioetan jarduten diren taldeak dira, ideologia anarkista, autonomo eta ultraezkertiarrekoak, ekintza zuzenaren aldekoak eta beraz sabotaiak egin eta poliziaren aurka jotzen dutenak. Izena haien janzkeratik datorkie, beltzez (anarkismoaren kolorea) edo kolore ilunez eta maiz kaputxadunak, poliziaren identifikazioa eragotzi arren. Babes estrategia moduan, gainera, denak bat eginda joaten dira manifestazioetan, atxiloketak saihesteko. Hain zuzen, black bloc taldeari baino, taldearen protesta-estrategiari deitu zaio.1 Horien jarduna, ordea, antolakuntzarik eta egitura finkorik gabea, eta ad hoc garatzen da, protestaldi jakinak antolatu behar direnean.2 3

1980ko hamarkadan sortu ziren Mendebaldeko Alemanian. Hurrengo hamarkadan, Seattle-ko globalizazioaren aurkako protestetan nabarmendu ziren, eta geroztik bereziki Europan jardun dute, Genovako protestetan eta Frantzian ere maiz.4

Erreferentziak

2.
LOS MOVIMIENTOS GLOBALES DE SEATTLE A PRAGA.  El modelo contracumbre como nueva forma de acción colectiva. . Universidad Compluetense de Madrid. http://eprints.ucm.es/37420/1/Los_Movimientos_Globales_de_Seattle_a_Praga.pdf. Published 2004.
3.
El oscuro origen del Bloque Negro. elpais.com. https://elpais.com/diario/2001/07/29/internacional/996357605_850215.html. Published 2001.
4.
Qui sont, que veulent et où vont les “black blocs” ? franceculture.com. https://www.franceculture.fr/emissions/linvite-des-matins/qui-sont-que-veulent-et-ou-vont-les-blacks-blocs.