Boikota

Boikota langile, ikasle edo herritar talde batek zerbaitetan lankidetzan aritzeko ezetza kolektiboa da, protesta moduan eta gobernu edo beste erakunde bati presio politikoa eragin nahian. Desobedientzia zibilaren aldaeretako bat da. Boikota da adibidez, marka bateko produktuak erosteari uzte kolektiboa, enpresa bati presioa eragiteko; edota haueskundeeta botoa ematera ez joateko erabaki kolektiboa, hauteskundeek berme demokratikoak ez dituztela salatu nahi denean. Charles Cunningham Boycott administratzaile ingelesaren izenetik dator hitza, XIX. mendearen bukaeran irlandar nekazariek administratzaile horrekin lankidetzan aritzea erabaki zutenean, lurren birbanaketa eta alokairuen jaitsiera eskatzeko. Gerora, maiz erabilitako protesta modua izan da; adibidez, Mahātmā Gandhik ingeles produktuei boikota egiteko deia aldarikatu zuen 1915ean ingeles kolonialismoaren aurka; azkenean 1947an eskuratu zuen Indiak Britaniar Inperiotik independentzia.