Bokal protetikoak

Bokal protetikoak hitzaren hasieran gaineratzen diren horiek dira, ortografiaz nahiz ahoskatzean. Beraz, hitzaren hasierako metaplasmoa da. Ohikoa da beste hizkuntzetatik maileguak hartzean (adibidez, estresa eta eski, ingelesezko stress eta ski hitzetatik. Euskal toponomian ere maiz agertzen da; adibidez Rekalde / Errekalde.