Bokatiboa (deikia)

Bokatiboa edo deikia norbaiti deitu edo haren arreta jasotzeko erabiltzen den hitz edo hitz-multzoaren funtzio sintaktikoa da. Adibidez, "Ama, ekarri ogia mesedez" esaldian, "ama" hitzak bokatiboaren funtzioa betetzen du, ama den pertsonak arreta jartzea duelako helburu.

Euskaraz, bokatiboa edo deikia a mugatzailearekin edo gabe jar daiteke, Euskaltzaindiak emandako arauaren arabera. Hartara, "Kaixo, lagun!" eta "Kaixo, laguna!" esaldi biak lirateke zuzenak. Bestalde, bokatiboa beti komaz berezia joan behar da.

Erreferentziak