Bonapartismoa

Bonapartismoa Napoleon Bonapartek ezarritako erregimen politikoa izan zen, Napoleon III.ak 1852tik 1870era bitartean ere indarrean izan zena. Erregimen horren ezaugarri nagusiak populismoa, diktadura lider karismatiko gidaritzapean, estatuaren zentralizazioa, patriotismoa, armadaren sostengua eta kontrol politikoa eta kontserbadurismoa dira. Egun, XIX. mendeko azterketa politikoa egiteko beste ezertarako erabiltzen den terminoa da, ezaugarri horiek dituen egungo erregimenetarako diktadura eta zesarismo terminoak hobetsita; hala eta guztiz ere, faszismoarekin, bismarckismoaren eta Hego Ameriketako diktadura batzuekin ere parekatu izan da.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Bonapartismoa"; Gizapedian, iraila 23, 2017, https://gizapedia.hirusta.io/bonapartismoa/.