Botere-banaketa

Montesquieu baroia (1689-1755), botere legegilea, betearazle eta judiziala banatu behar behar zirelako ideia landu zuen lehen filosofo politikoa.

Botere-banaketaren ideiaren arabera, estatuko bateko erakunde nagusiek banaturik eta modu independentean jardun behar dute. Banaturik, bakoitza bere aldetik besteari eragin gabe, jardun behar duten erakunde horiek botere legegilea (legebiltzarra, bereziki), botere exekutiboa edo betearazlea (gobernua) eta botere judiziala (epaitegiak). Montesquieu filosofo politikoak planetatu zuen lehen aldiz 1748an bere De l'esprit des lois lanean eta geroztik munduko herrialde demokratiko askotako konstituzioetan agertzen da. Horren helburua erakunde horien tirania edo nagusikeriari aurre egitea, botere horiei beste bi botereak kontrajarriz beti.

Montesquieuren hitzak aipa ditzagun botereen banaketaren inguruan:

"Botere legegilea eta beterazlea pertsona berean bildurik daudenean, edo epaileekin batera, libertaterik ezin da izan ... libertaterik ez da epaileen boterea botere legegile eta betearazletik banaturik ez badago; beldurra sor daitkeelako, monakra edo senatu berak lege tiranikoak plazratuko dituen, tiraniaz beterazteko. 

 

Ez dago libertaterik botere judiziala botere legegile eta berearazletik banatzen ez bada. Botere legegilearekin bildurik, subjektuaren bizitza eta askatasuna kontrol arbitrariopean leudeke, epailea legegilea litzatekeelako. Botere betearazlearekin bildurik, epailea indarkeriaz eta zabalkuntzaz joka lezake.

Dena galduko litzateke, gizon edo erakunde berak, izan noblea izan herrikidea, hiru botere horiek eskuratuko balitu, hain zuzen legeak ateratzekoa, aginpide publikoak betearaztekoa, eta indibiduoen auziak epaitzekoa."