Botere exekutiboa edo botere betearazlea botere banaketak ezartzen dituen hiru botereetako bat da, botere legegilearekin eta judizialarekin batera. Botere exekutiboaren zereginak botere legegiletik ezarritakoa bete eta aplikatzea da, eta zehazkiago politika publikoak eta administrazioa zuzentzea, lege-proiektuak eta aurrekontuak botere legegileari proposatzea eta araudiak osatzea. Botere legegilarekiko mendekotasuna ezinbestekoa da botere exekutiboaren jarduera kontrolatzeko. Organikoki, botere exekutiboa gobernuaren esku dago, presidentea eta ministroak buru.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, executive power; gaztelaniaz, poder ejecutivo.
Loturiko artikuluak
Botere faktikoakBotere faktikoak gizarte bateko erakunde politikoetatik kanpo politikan eragiten duten talde eta erakundeen multzoa da, gobernua kontrolatuz, gehienetan status quoa defendatuz. Horien eragina de facto gertatzen da (eta…
Botere publikoakBotere publikoak estatu bat osatzen duten botere legegilea, exekutiboa edo betearazlea eta judiziala dira. Max Weberen arabera berriz, botere publikoak estatu batek dituen botereen multzoa da, estatu batek…
Moneta politika edo diru politikaDiru politika, moneta politika edo politika monetarioa ekonomia batean estatuek euren ekonomietan esku hartzeko (ikus, interbentzionismoa) dagoen diru kopurua (diru eskaintza, alegia) kontrolatzeko duen politika ekonomikoa da, bereziki…