Botere faktikoak

Botere faktikoak gizarte bateko erakunde politikoetatik kanpo politikan eragiten duten talde eta erakundeen multzoa da, gobernua kontrolatuz, gehienetan status quoa defendatuz. Horien eragina de facto gertatzen da (eta hortik faktiko izenondoa) eta ez de iure, legeak ezarritakoaren arabera. Botere faktikotzat hartzen dira banka, eliza katolikoa (eliza katolikoa nagusi den herrialdeetan), armada eta sindikatuak.