Botere publikoak

Botere publikoak estatu bat osatzen duten botere legegilea, exekutiboa edo betearazlea eta judiziala dira. Max Weberen arabera berriz, botere publikoak estatu batek dituen botereen multzoa da, estatu batek bere borondatea inposatu eta erabakiak betearazteko indarra alegia.