Botila-lepoa (ekoizpena)

Ekoizpenean, botila-lepoa ekoizpen-prozesuko fase bat besteak baino motelago ibili edo guztiz geldirik daudenean, edo fase bat garatzeko beharrezkoa diren gaiak eta produktuak eskuragarri ez direnean. Botila-lepoek ekoizpenaren kadentzia gutxitu, kostuak gehitu eta bezeroen konfiantza kolokan jartzen dute, eskaerak entregatzeko epeak luzatzeagatik. Hainbat arrazoi daude botila-lepoak sortzeko, hala nola muntaketa-katearen antolaketa desegokia, langileen prestakuntza eta jardun desegokia, mantenimendu falta eta ondoriozko matxurak eta geldialdiak eta material falta, logisktikan dauden arazoengatik. Just-in-time bereziki botila.lepoak saihestea helburu duen ekoizpen-metodoloia da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, bottleneck; frantsesez, goulot d'étranglement; gaztelaniaz, cuello de botella.

Ikus, gainera