Boto erabilgarria

Boto erabilgarria edo boto estrategikoa garaile ateratzeko aukera txikiak dituelakoan berezko aukera politikoa baztertuz, irabazteko aukera handiagoak dituen gertuko aukera politiko baten aldeko botoa da. Abstentziora joan ohi diren boto emaileen botoa ere izaten da, guztiz aurkakoa duten aukera politikoari kalte egiteko. Boto erabilgarria eman behar dela aldarrikatu ohi dute aukera politiko nagusiek, espektro politikoko inguruko aukera politikoen botoak bereganatzeko.

Ikus, gainera