Boto ezkutua

Emango den botoari buruzko inkestetan, boto ezkutua gezurrezko erantzuna ematearen zein galderari erantzun nahi ez izatearen fenomenoa da. Orokorrean, eman beharreko botoa komunitatean ongi ikusia ez izatearen eta egiazko erantzuna ingurukoen artean zabalduz gero sor daitekeen gaitzespena da. Boto ezkutuaren ondorioz, boto emaile horiek botoa eman behar duten alderdien sostengua gutxietsi egiten da inkestetan. Espainian, bereziki Alderdi Popularreko boto emaileen artean gertatzen da, baina batzuetan PSOE alderdiko jarraitzaileekin ere gertatu izan da, Andaluzian hain zuzen, alderdi hori ustelkeria kasuetan nahastuta zegoela zabaldu zenean.

Ikus, gainera