Boulesis eta proairesis (deliberamendua eta deliberoa)

Boulesis eta proairesis Aristotelesek bere etikan, bereziki Etika Nikomakori lanean, garatzen dituen kontzeptuak dira. Boulesis gizakiak dituen asmo, nahi eta desira arrazionalen multzoa litzateke (horiek lortzea ezinezkoa izan arren; adibidez, hilezkorra izatea) , baita aukera ezberdinen artean erabakitzeko prozesu arrazionala, deliberamendua alegia. Proairesis berriz, erabakitzearen ekintza eta ondorioa litzateke, hartutako erabaki edo deliberoa bera, boulesis delakoak ezarritako xedeetara heltzeko eskura dauden aukera ezberdinen artean. Esan liteke beraz, boulesis xedea dela, eta proairesis xede horretarako jarritako bitartekoen multzoa.

Erreferentziak

  • DESEO RACIONAL Y ELECCIÓN DELIBERADA. LOS
    CONCEPTOS DE BOÚLESIS Y PROAÍRESIS COMO
    PRECURSORES DE LA NOCIÓN DE VOLUNTAD: https://dadun.unav.edu/bitstream/10171/35504/1/CAF%20212%20%282009%29%20179.pdf