Boulesis

Boulesis Aristotelesek bere etikan bereizi zituen hiru desiretako bat da, epithymía edo berezko irrikarekin eta thymós edo desira emozionalarekin batera. Boulesis delakoa gizakiak epe luzera dituen asmoekin dago loturik, bizitza ona bilatze aldera; alde horretatik, borondatearen aurrekontzeptua litzateke, borondatea, erabakimen aske moduan, ez baitzen antzinako greziarrek zerabiltzen kontzeptua eta soilik kristautasunarekin batera garatu zen bere esanahi osoarekin.

Erreferentziak