Burgesamendua

Burgesamendua, aburgesamendua edo burgestea soziologo batzuengandik plazaraturiko hipotesia da, bereziki marxismotik adierazia, zeinaren arabera industria aro ondoko gizarte batean, industria aroan klase langilea osatzen zuten langileak lepo zuriko langile bilakatu eta beheko klaseetatik klase ertain eta goi klaseak osatzera igaro eta burgesiaren atala bilakatzen diren. Fenomeno hori bereziki XX. mendeko azken hamarkadetan kokatzen da, industriaren gainbeherarekin eta zerbitzu sektoreen gailentzearekin batera, hazkunde ekonomikoaren eta bizitza maila handitzearen ondorioz. Aurkako prozesua proleritarizazioa da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, embourgeoisement; gaztelaniaz, aburguesamiento.