Burgesia

Burgesia, bere adiera politikoan, Frantziako Iraultzan agertzen da, eta nobleziaren azpian dagoen baina euren ekimenagatik eta ahalmen ekonomikoagatik herritar xumeen gainetik dagoen gizarte-klase moduan definitu zen hasieran. Monarkia absolutisten garaian, XVI_XVIII mendeetan, bere pribilejioka atxiki nahi zituen nobleziaren eta gero eta indar ekonomiko eta politiko handiagoa hartzen ari zen ari zen burgesiaren arteko gatazka gero eta biziagoa izan zen. XIX. mendean, burgesia kapitalismoarekin lotu eta kapitalaren jabe ziren horiek izandatzeko erabili zen marxismoan. Aurrerago, burgesiaren definizio berria eratu da, askotan ikuspuntu gaitzesgarri batetik; horren arabera, gizartean etekin ekonomiko maximotzearen alde agertu, burokraziaren rola bereganatu eta klase ertainaren gainean dauden klase menderatzaileek osatzen dute burgesia.