Burguak

Burguak edo burgoak Erdi Aroan, Europako mendebaldean, sortutako biztanle-gune autonomoak izan ziren, non herritarrek eskubide eta askatasun bereziak zituzten, haietatik kanpo, jaurerrietan, jaun eta klerikoen eskumenaren pean, bizi zirenen aldean. Burgoetan jarduera ekonomiko bereziak burutzen ziren, merkataritzarekin eta arisutzarekin loturik. Jarduera gorakada eta aurrerapena izan zen monarkiek burgo horiek garatu eta sustatzeko, autonomia emanez, izan zituzten arrazoi nagusiak. Espainian, villas de realengo izenarekin sortu ziren. maiz, harresiz inguraturik egon ziren, kanpoko erasoei aurre egiteko. Burguetatik dator burgesia hitza, burguetan bizi zirenak baino, haietan bizi zen merkatari eta enpresari klasea izendatzeko erabili zena.1

Erreferentziak

1.
Burgo. In: Diccionario de Urbanismo. Cátedra; 2013:53.