Burtsako kapitalizazioa

Burtsako kapitalizazioa enpresa bateko akzioek burtsako merkatuan une jakin batean duten balio totala da, une jakin batean akzioak duen kotizazioa enpresaren akzio kopuru totalarekin bidertuz kalkulatzen dena. Burtsako kapitalizazioaren araberako enpresen sailkapena ere egin da, nano-cap, micro-cap, small-cap, mid-cap, large-cap eta mega-cap enpresak bereiziz.