Buru-jatea

Buru-jatea (ingelesez, brainwashing; gaztelaniaz, lavado de cerebro; eta horregatik zuzeneko mailegua baliatuz, burmuin-garbiketa eta buru-garbiketa ere deitua euskaraz) pertsona baten aurreko sinesmenak eta jarrerak baztertu eta beste berri batzuk bereganatzeko prozesua da. Bereziki sekta erljioso eta erregimen politiko totalitarioetan subjektuak manipulatzeko garatzen diren metodoei buruz erabiltzen da, pertsona baten autonomia deuseztuz eta haren kontrol mentala beste batzuen mendean jartzeko.

Buru-jatearen mekanismoak homogeneo samarrak dira: pertsonari askatasuna kentzea, independentzia eta erabakiak hartzeko ahalmena kenduz, haren bizimoduak eta ohiturak erabat aldatzea, familiarekin eta lagunekin zituen harremanak ezabatzea, obedientzia, eta zigorrak aruak errespetatzen ez diren kasuetan. Aldi berean, sinesmen berriek bizitza berri, zuzen eta zoriontsu ekarriko dutela sinetaarazten zaio pertsonari. Errefortzua ere etengabea da prozesu osoan, pertsona noizean behin alaitasun giroan murgilduz eta"lagun berriak" esleituz, identitate berria sendotzeko.

Buru-jatea gai nagusitzat duen eleberri famatu bat  George Orwellen 1984 da, erregimen politiko totalitario batek pertsonengan eragiten duen kontrola eta indarkeria erakusten dituen distopia izugarria.