Bustidura (palatizazioa)

Fonologian, bustidurakpalatizazioak edo sabaikaritzeak hitz bateko hots batek ondoko hots batean eragiten duen aldaketak dira, hots horren artikulazioa ahosabaira eramanez, eta ondorioz hots bustiak sortuz.

Euskaraz prozesu arrunta da: adibidez, oilo --> ollo, aita --> aitta,  herdoila --> erdolla, gaina --> gaña . Beste hizkuntzetan ere arrunta da, bereziki eslaviar hizkuntzetan. Gaztelaniaz ere ohikoa izan da latinetik izan duen bilakaeran; adibidez, pluviam --> lluvia, nocte --> noche.

Bi motako bustidurak ditugu:

  • bustidura automatikoak, maila fonetikoan bakarrik agertzen direnak, eta ez idatzizkoan, busti arren esanahia aldatu egiten ez delako: kito --> kitto, aitzur --> atxur;
  • bustidura adierazkorrak, bustidurak arlo semantikoan ere eragina duenean; adibidez, euskaraz forma hipokoristikoak sortzeko ohikoa da: gozo --> goxo , edo zintzo --> txintxo.