Cloze proba

Cloze testa edo cloze proba hizkuntzaren irakaskuntzan ikaslearen irakurriaren ulermena ebaluatzeko erabiltzen den proba bat da. Orokorrean, testu batetik lehen eta azken hitzak utzita, geratzen den zatian hitz batzuk ezabatzean datza. Hitz horiek mekanikoki (adibidez, 5 hitz ezabatu gabe utzi eta 6gna ezabatuz) edo modu selektiboan. Ikasleak ezabatutako hitz horiek hutsuneak bete behar ditu, berehalako erantzunak emanez edo emandako aukera anitzen artetik bat hautatuz. Izena Gestalt psikologiako vlosure kontzeptua dator, zeinaren arabera subjektuek osatu gabeko egitura bat ixteko (close) joera duten, esperientzia, aurretiko ezagutza eta intuizioa baliatuz. Ulermenaz gainera, cloze testa lexikoa eta sintaxia lantzeko ere baliagarria dela ikusi da. Cloze testa EGA euskara azterketaren atariko probaren ataletako bat.