Cogito ergo sum

Cogito ergo sum (latinez, literalki "pentsatzen dut, beraz banaiz") edo, besterik gabe, cogito, René Descartes filosofoak eraturiko printzipioa da, gogamena eta arima errealitate nagusitzat hartzen dituena, eta bidez batez oinarrizko eta zalantzarik gabeko egia gogamenetik erabateko argitasunez azaltzen zaiguna dela, zalantza metodikoaren printzipioari jarraiki. Hala, Descartesek res cogitans, pentsamenduan oinarritutako substantzia definitzen du, res extensa edo gorputzaren aldean. Haren filosofian, gizakiak gogamena eta gorputza ditu, eta animaliek gorputza soilik.