Prozesamenduko unitate zentrala

Kredituak: Andrew Dunn-Commons.

Prozesamenduko unitate zentrala, prozesuko unitate zentrala edo prozesatzeko unitate zentrala, prozesagailu, prozesadore edo prozesatzailea ere deitua, konputagailu edo beste gailu informatikoetan (smartphone, tablet, ...)  datuak irakurri eta agindu eta programa informatikoak interpretatu egiten duen atal fisikoa da, nolabait gailu informatikoaren burmuina dena. Konputagailu batean, periferikoak (disko gogorrak, ...) kontrolatzen dituzten prozesagailuak badaude, eta hortik dator zentral izendapena, konputagailuko prozesagailu nagusia dela adierazteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, central processing unit (CPU); gaztelaniaz, unidad central de proceso.