
Burdin Aroko ezpata, damaskinatuz apaindua.
Damaskinatua urrezko edo zilarrezko hariak metalezko objektuetan egindako zirrikitu bihurrietan eta marrazkietan sartuz sortzen den apaindura da. Siriako Damasko hitzetik dator hitza, han eta orokorrean Erdi Aroko kultura islamdarrean gailendu zelako artea, bereziki Al-Andalusen, eta horren baitan Toledo hirian. Hala ere, Antzinako Egipton eta Grezian ere egiten zen. Aro Garaikidean, XIX. mendetik, damaskinatugintza ospetsua garatu zen Eibarren, han ekoizten ziren armak apaintzeko, Eibarko artisau batzuk Toledo hirian arte hori ikasi eta gero.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, damascene work; gaztelaniaz, damasquinado.
Loturiko artikuluak
Zentauroak eta zentaurideakZentauroa mitologia grekoko izakia da, burua, besoak eta gorputz-enborra gizaki batenak eta gorputza eta hankak zaldi batenak dituena. Izaki femeninoa denean, zentauridea dela esaten da. Haien sorrerari buruz,…
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…
Formalismoa (artea)Formalismo artistikoa artearen teoria kritikoa da, artelan baten balioa edo meritua bere ezaugarri formalen arabera baloratzen duena, hau da, lana garatzeko teknikaren perfekzioa irizpidetzat hartuz; adibidez, margolaritzan, marra,…