Datuen balidazioa

Datuen balidazioa (datu balidazioa), balioztapena edo baliozkotzea, sarturiko datuak erabili baino lehen softwareak datuek beharrezko ezaugarriak bete eta egin beharreko eragiketak burutzeko egokiak diren egiaztatu eta ohartarazten duten funtzionalitateen multzoa da, datu horiei buruzko baldintza eta mugak definiturik. Adibidez, kalkulu orri bateko gelaska batean sartu beharreko data bat formato okerrean sartzean sortzen den errorea datu balidazioaren emaitza da; liburuak identikatzen dituzten ISBN zenbakien formatoa datu balidaziorako diseinaturik dago: karaktere kopuru eta mota zehatzekin osaturik behar du izan eta emandako karaktereekin bat datorren kontrol-digitoa barneratu behar du.