Datuen anonimizazioa eta disoziazioa

Datuen anonimizazioa eta disoziazioa datu pertsonalak pertsona jakin batengandik guztiz bereizteko prozesuak dira, datu horiek zein pertsonari dagozkion jakiteko modurik izan ez dadin, pertsonaren pribatutasuna zaintzearren. Prozesu horiek bi eratara burutu daitezke: anonimizazioan, datu pertsonaletan pertsonaren identifikatzen duten datu guztiak ezabatzen diren bitartean, pertsonaren identifikazioa gerora ezinezko bihurutuz, disoziazioan posible da atzera egin eta pertsonaren identifikazioa berreskuratzea, adibidez datu horiek osatu edo balidatzeko.