Transakzioak (ekonomia)

Transakzio ekonomikoa (latinezko transactio hitzetik, "hitzarmena, ituna")  pertsona fisiko edo juridiko bien arteko egitate ekonomikoa da, non prezio bat ordainduz ondasunak eta zerbitzuak elkartrukatzen diren. Transazkio guztietan, beraz, prestazioa eta kontraprestazioa daude, ordaina eta saria alegia. Transakzio ekonomikoen artean, transakzio komertzialak (salerosketak, funtsean) eta finantza-transakzioak (mailegu bat, esaterako) bereizten dira.

Zentzu hertsian, transakzioa elkartrukea egitea adostu den unean gertatzen da, eta ez ordainketa gertatu denean. Beraz, sortzapen printzipioaren arabera, eragiketen idazpena transakzioa gertatu den unean jaso behar dira, eta ez ordainketa unean edo dirua kobratzen denean. Transakzioetan hirugarren pertsonek ere har dezakete parte, bitartekari moduan (komisio bat kobratuz gehienetan), ordainketa bideratuz eta egiaztatuz edo tondasun eta zeerbitzu horiek jasoz, horiek ordaindu ez baditu ere.